Bezeroak

Etxebizitza erosteak ekar ditzakeen zailtasun eta kezken jakitun gara. Horregatik, Bezeroarentzako Arreta saila eskuragarri jarri dizu ETXE ONENAK, zure beharrak gogobetetzeko xedearekin.

Arreta pertsonalizatua gure balore nagusietako bat da, eta, horrexegatik, gure sustapenen guztietan eskuragarri izango duzu salmenta-puntu bat, eta baita erabiltzailearentzako on line laguntza-zerbitzua ere. Zerbitzu horren bidez, etxebizitza erostearen inguruko edozein kontsulta egin ahal izango duzu.

Laguntza

Gure lan-taldeak etxebizitza erosteko prozesuan gidatu eta lagunduko dizu (finantziazioa, legezko alderdiak, kalitateen aukera, eskriturak, eta abar).

Pertsonalizazioa

Etxe Onenean zure etxebizitzaren barrualdea pertsonalizatu ahal izateko aukera eskaintzen dizugu. Ez du inork zuk baino hobe hautatuko zure etorkizuneko etxea nolakoa izango den.

Saldu ondoko zerbitzua

Gure lanaren kalitatean konfidantza dugulako erabateko bermearekin hartzen ditugu konpromisoak. Giltzak eman ondoren, Etxe Onenak zure ondoan jarraitzen du, izan dezakezun edozein arazo konpontzeko.

Informazio gehiago nahi al duzu?

Bidali zure kontsulta eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.