30 urtetik gorako esperientzia duen enpresa hau helburu bakar batekin sortu zen: premien araberako kalitateko etxebizitzak eskaintzea.

Badakigu, gaur egun, enpresa batek ereduzkoa eta berritzailea izan behar duela. Horrela, soilik lortzen da gure erakundeko atal guztiengan (bezeroengan, akziodunengan, langileengan, hornitzaileengan, profesionalengan eta abar) eragina duten konpromisoak uztartzea.

Informazio gehiago

GIZA TALDEA

Pertsona kualifikatuen eta konprometituen talde batek osatzen du gure enpresa. Lantalde horrek bere esku dauden bitartekoak eraldatzen ditu “gure bezeroen premien araberako obrak eta zerbitzuak sustatzeko, gauzatzeko eta eskaintzeko”.

Lantalde gaztea eta dinamikoa gara, eta esperientzia handia dugu etxebizitzak sustatzen eta eraikitzen. Eskaintzen ditugun etxebizitzen eta zerbitzuen kalitatea da gure lehentasuna. Enpresako sail guztien ahaleginek helburu komuna dute: zu gogobetetzea.

Konpromiso horrek Euskal Autonomia Erkidegoko higiezinen sektoreko erreferentziako enpresa bihurtu gaitu.

ARRISKUAK SAIHESTEA

30 urtetik gorako esperientzia dugu. Enpresa 1987. urtean sortu zen, Gipuzkoan etxebizitza berriak sustatzeko. Eratu zenetik 4.000 etxebizitza baino gehiagoren eraikuntzan esku hartu dugu udalerri askotan, hala nola Donostian, Irunen, Hernanin edo Errenterian. Helburu argia dugu: gure bezeroen premien araberako kalitateko etxebizitzak eskaintzea.

Zure etxebizitza erosteko prozesu osoan lagunduko dizugu, zure etxebizitzaren diseinuan parte hartu ahal izan dezazun eta zure etxe bihurtu ahal izan dezazun. Kontratua sinatzen duzun unetik, eta giltzak jaso eta gero ere bai, beti izango duzu gure babesa eta hurbiltasuna.

Esperientzia handi horri esker, bezeroaren edozein eraikuntza-beharretarako soluzioak eskain ditzakegu.

KALITATEA ETA SEGURTASUNA

Gure ingurunearen gero eta konplexutasun handiagoa kontuan izanik, eta etengabe hobetzeko eta, hartara, etorkizunari zentzuz eta arrakastaz aurre egiteko asmoarekin, etengabeko hobekuntzara zuzentzen da gure lan egiteko modua —higiezinen sustapenaren arloko sustapen eta kudeaketa integralaren etengabeko hobekuntzara, hain zuzen ere—.Gure enpresaren filosofian beti hartzen da aintzat etengabeko hobekuntza, eta batik bat kalitatean, segurtasunean eta berrikuntzan nabarmentzen da, betiere gure bezeroen erabateko gogobetetasuna ziurtatuz.

Printzipio horiek gauzatzeko, ETXE ONENAK enpresan, kalitatea, segurtasuna eta osasuna uztartzen dituen kudeaketa-sistema baten arabera lan egiten dugu, prozesuen araberako kudeaketan oinarrituta. Kultura horren ondorioz lortu dugu OHSAS 18001:2007 nazioarteko arauaren araberako kudeaketa-sistemaren ziurtagiria.


PROJECT MANAGEMENT

Adituak gara higiezinen proiektuen kudeaketa integralean; hirigintzaren eta lurzoruaren kudeaketatik hasi, eta salmenta osteko kudeaketara arte, oso-osorik hartzen dugu higiezin-sustapeneko proiektu baten garapena.

Azken finean, ETXE ONENAK KONPROMISOA duen enpresa da. Bizitegi-soluzioak eskainiz, gure bezeroen premiak gogobetetzeko konpromisoa dugu. Zuretzat egokitutako etxebizitzak dira, erosotasuna eta iraunkortasuna oinarri izango dutenak.

Informazio gehiago nahi al duzu?

Bidali zure kontsulta eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.